← Previous Salmoak 29 Next →

29. (28.) SALMOA

Ekaitzean ahaltsu ageri den Jaunari gorazarrea

1 Davidena.
Goretsi Jauna, zeruko izakiok* 29,1 Davidena: Grekozko antzinako itzulpenak salmo honen erabilerari buruzko xehetasun bat ematen du: Etxola Jaiaren bukaerarako (ik. Dt 16,13). Jai horretan euria eskatzen zen. // zeruko izakiok: H.h., Jainkoaren semeok; Jainkoaren zeruko gortea osatzen duten izakiak adierazten dira (ik. 82,1; 89,7; Jb 1,6).,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
2 goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!
3 Jaunaren ahotsak ur gainean durunda:
Jainko aintzatsuak trumoia jo du.
Jauna ur handien gainean garai.
4 Jaunaren ahotsa indartsu,
Jaunaren ahotsa arrandiatsu.
5 Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen,
Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.
6  * 29,6 Txatal hau 7.aren ondoren dator.
7 Jaunaren ahotsak ditu tximistez zartatzen* 29,7 29,7 tx.aren berezko tokia 29,5 tx.aren ondoren dela dirudi..

bufalokumearen antzera Sirion* 29,6 Sirion: Libanoko Hermon mendi sakratuaren beste izen bat (ik. Dt 3,9).mendiari.
8 Jaunaren ahotsak basamortua du dardararazten,
Jaunak Kadex basamortua dardararazten.
9 Jaunaren ahotsak arteak bihurritzen* 29,9 arteak bihurritzen: Testu zuzendua; hebreerazkoak orein-emeak erdiarazten dio., basoak zuritzen.
Haren zeruko tenpluan denek oihu: «Gora!»
10 Jauna eseria dago ur handien gainetik,
Jauna tronuan eseria, betiko errege.
11 Jaunak bere herria indar dezala!
Jaunak bere herria bakeaz bedeinka dezala!