← Previous Salmoak 23 Next →

23. (22.) SALMOA

Uste oneko otoitza

1 Daviden salmoa.
Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
2 Larre guritan etzanarazten nau,
ur baretara eramaten,
3 eta indarrak berritzen;
bide egokitik narama, leiala delako* 23,3 leiala delako: H.h., bere izenarengatik; hau da, bere izaera leialari dagokionez..
4 Ibar beltz-ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau.
5 Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa.
6 Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.