← Previous Salmoak 149 Next →

149. SALMOA

Garaipen-kantua

1 Aleluia! Gora Jauna!
Kanta Jaunari kantu berria,
goretsazue fededunen batzarrean!
2 Poz bedi Israel bere Egileaz,
alaitu siondarrak beren Erregeaz.
3 Gorets bezate haren izena dantzan eginez,
danbolina eta zitara berarentzat joz.
4 Jaunak bere herria maite baitu,
umilak garaipenez jantziko ditu.
5 Alai bitez fededunak beren Jainko ospetsuaz,
egin bezate poz-oihu beren etzalekuetan* 149,5 beren etzalekuetan: Agian, gauez esan nahi du, baldin eta otoitzerako erabiltzen zen tapiza adierazten ez badu..
6 Izan bezate Jainkoaren gorapena ahoan,
aho biko ezpata ere bai eskuan:
7 beste nazioei mendeku egin
eta jentil-herriak zigortzeko,
8 haien erregeak katez eta handikiak girgiluz lotzeko.
9 Jainkoak idatziriko epaia betetzea
ohoragarri da haren fededun guztientzat!
Aleluia! Gora Jauna!