← Previous Salmoak 138 Next →

138. (137.) SALMOA

Jainko salbatzaileari esker oneko kanta

1 Davidena.
Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, bihotz-bihotzez,
beste jainkoen* 138,1 beste jainkoak: Ik. 82,1 oh. Antzinako itzulpenek era ezberdinetan irakurri dute hitza: aingeru, epaile, errege, jainko.aurrean zu kantuz ospatzen.
2 Zure tenplu santura begira ahuspezten naiz,
zuri eskerrak emanez:
zeure maitasun eta leialtasunaz,
paregabe handi egin dituzu zeure izena eta promesa.
3 Dei egin nizunean, entzun egin zenidan,
bihotzean kemena bizkortu.
4 Eskerrak emango dizkizute, Jauna, munduko errege guztiek,
zure promesaren berri jakitean.
5 Zure nagusigoa dela eta, kantatuko dute:
«Handia da Jaunaren ospea!»
6 Bai, gorena da Jauna,
baina apalari arretaz dio begiratzen;
harroari, berriz, urrutitik igartzen.
7 Arriskuz inguraturik aurkitzean,
babestu nire bizia etsai amorratuengandik,
luzatu eskua eta salba nazazu.
8 Dena egingo du Jaunak nire alde.
Jauna, zure maitasuna betikoa!
Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.