← Previous Salmoak 126 Next →

126. (125.) SALMOA

Jaunak herriaren zoria aldatu

1 Erromes-kanta.
Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean* 126,1 Sionen zoria aldatu zuenean: Honela ere itzul daiteke: Siongo erbesteratuak itzularazi zituenean.,
ametsetan ginela iruditzen zitzaigun.
2 Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.
Jentil-herriek ere hau ziotsaten:
«Bikain jokatu du haien alde Jaunak!»
3 Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.
4 Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala* 126,4 euri-jasek basamortua bezala: H.h., erreka-urak Negeven bezala; Negev Judaren hegoaldeko lurralde elkorra da, bat-bateko euri-jasek biziberritzen dutena..
5 Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen!
6 Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez;
poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz.