← Previous
Oseas 14
1 Samariak* 14,1 Samaria: Ik. 7,1 oh.hartuko dubere erruaren zigorra,
Jainkoaren aurka altxatu baita:
bizilagunak ezpataz eroriko dira,
haurrak sarraskitu egingo dituzte,
haurdunei sabela irekiko.
«Urrundua dut haiengandik haserrea»
2 Itzul zaitez, Israel,zeure Jainko Jaunarengana,
bekatuan estropezu egin baituzu.
3 Itzul zaitezte Jaunarengana,
egiozue otoitz honela:
«Barkatu bekatu guztiak,
hartzazu onez
gure aitorpenaren oparia* 14,3 gure aitorpenaren oparia: H.h., geure ezpainak eskaintzen dizkizugu zezen (gisa)..
4 Asiriak ez gaitzake salba.
Ez dugu ustea
guda-zaldietan jarriko
eta geure eskuz eginari
ez diogu “Geure Jainko” esango.
Zuk bakarrik diozu erruki
umezurtzari».
5 Jaunak dio:
«Desleialtasuna sendatuko diet,
bihotz zabalez maiteko ditut,
urrundua baitut
haiengandik haserrea.
6 Ihintza bezala
izango naiz Israelentzat;
lilia bezala loratuko da
eta Libanoko zuhaitzek bezalako
sustraiak botako ditu.
7 Kimuak botako ditu;
haren ederra olibondoarena
bezalakoa izango da,
haren usaina
Libanokoa bezain gozoa.
8 Haren itzalpean biziko dira berriro;
garia bezala biziberrituko dira,
mahastia bezala loratuko
eta Libanoko ardoa bezain
ospetsu izango.
9 Efraimek esango du:
“Zer axola niri sasijainkoak
jadanik?”
Nik, Jaunak, erantzuten diot
eta ardura dut berari buruz.
Zipresaren antzeko naiz ni,
beti berde:
niregandik datorkizu fruitua».
Irakurleari azken oharra
10 Jakintsuak uler beza hau guztia,burutsuak jaso beza esanahia.
Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,
zintzoak haietan ibiliko dira;
bihurriek, berriz,
beraietan estropezu egingo.