Jesusek Simonen amaginarreba sendatu

(Mk 1,29-31; Lk 4,38-39)

14 Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez. 15 Jesusek eskua hartu zion eta sukarrak alde egin; orduan, emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaion.