«Eska, bila, jo atea»
(Lk 11,9-13; 6,31)
7 «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. 8 Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio. 9 «Zuetako norbaitek, semeak ogia eskaturik, harria emango ote dio? 10 Edo, arraina eskaturik, sugea emango ote dio? 11 Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei?