59 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi* 26,59 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; 71 kidek osatzen zuten eta Israelen aginpide nagusia zuen.osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko;60 baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren,61 esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion: –Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion: –Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.64 Jesusek erantzun: –Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eseritaeta zeruko hodei gainean etortzenikusiko duzue.65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: –Biraoa* 26,65 jantziak urratu: Ik. Mk 14,63 oh. // Biraoa: Ik. Mk 14,64 oh.esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa.66 Zer deritzozue? Haiek erantzun: –Heriotza merezi du.