Azkenaren aurreko seinaleak

(Mk 13,3-13; Lk 21,7-19)

3 Gero, Oliamendin* 24,3 Oliamendi: Ik. 21,1 oh.eserita zegoela, ikasleek bakarrean hurbildu eta galdetu zioten: «Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria». 4 Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! 5 Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias”; eta jendea franko engainatuko dute. 6 Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena. 7 Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen. 8 Baina hori guztia erdiminen hasiera da. 9 «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik. 10 Orduan, askok fedeari uko egingo diote* 24,10 fedeari uko egingo diote: H.h., eskandalizatu egingo dira; ik. Mk 6,3 oh., eta elkar saldu eta gorrotatuko dute. 11 Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte. 12 Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da; 13 baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua. 14 Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.