Jesusek bi itsu sendatu Jerikon

(Mk 10,46-52; Lk 18,35-43)

29 Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren. 30 Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren: –Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea! 31 Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu: –Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea! 32 Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien: –Zer nahi duzue niregandik? 33 Haiek erantzun: –Begiak zabaltzea, Jauna! 34 Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.