«Dohakabeak sinesmena galbidean jartzen dutenak!»

(Mk 9,42-48; Lk 17,1-2)

6 «Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak* 18,6 galbidean jartzen duenak: H.h., eskandalizatzen duenak; ik. Mk 6,3 oh. Ondorengo tx.etan, 10a arte, galbide = eskandalu, galbidean jarri = eskandalizatu., hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute. 7 Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori; baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak! 8 «Zeure eskuak nahiz oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu eta bota; hobe duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara jaurtia izan baino. 9 Eta zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera eta bota; hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin infernuko sutara jaurtia izan baino.