13 Feliperen Zesareara* 16,13 Feliperen Zesarea: Ik. Mk 8,27 oh.iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei: –Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?14 Haiek erantzun: –Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.15 Jesusek galdetu zien: –Eta zuek, nor naizela diozue?16 Simon Pedrok erantzun: –Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.17 Orduan, Jesusek esan zion: –Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork* 16,17 hezur-mamizko inork: H.h., haragiak eta odolak. Semitismo honek gizakia esan nahi du, berezko duen ahulezia azpimarratuz.agertu, zeruko nire Aitak baizik.18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak* 16,18 harkaitz horren gainean: Grekozko Petros izena arameerazko Kefas (harkaitz) hitzaren itzulpena da. Aurrez ez zen izen propio bezala erabiltzen, eta I.B.an Jesusek Pedrori ezarritako izen berria bezala bakarrik erabiltzen da. Jatorrizkoan hitz-jokoa dago Petros izenaren eta petra (harkaitz) hitzaren artean; euskaraz, Harkaitz zara zu, eta harkaitz horren gainean… esango bagenu bezala. // herioaren indarrak: H.h., Hadesko ateak. Hades grekozko hitzak, hebreerazko Sheol-en kidekoak, Hildakoen Egoitza adierazten du. Ateak nagusitasuna adierazten du.ere ez du menderatuko.19 Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.