33 Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien: –Zer eztabaida izan duzue bidean?34 Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.35 Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: –Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.36 Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:37 –Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.