1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia

(Mt 15,1-9)

1 Behin batean, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi, 2 eta konturatu ziren, honen ikasle batzuek otordua esku kutsatuekin egiten zutela, eskuen garbikuntza* 7,2 eskuen garbikuntza: Ez da txukuntasun-arazoa, erlijio-betebehar batena baizik. Kutsatu erabili dugu legezko lohitasuna adierazteko, hau zikin material hutsa baino gehiago baita.egin gabe, alegia. 3 Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe, zaharren ohiturari tinko eutsiz. 4 Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen* 7,4 suilen: Zenbait eskuizkribuk eta oheen eransten dute.garbiketa. 5 Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi: –Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari* 7,5 zaharren ohitura: Hots, Moisesen legea zehazten zuten arau eta ohituren bilduma; lege-maisuek eta fariseuek irakatsi ohi zituzten, eta ondorengoei ematen.dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin? 6 Jesusek erantzun zien: –Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean:
Herri honek
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza;
7 alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
8 «Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue». 9 Eta jarraitu zuen: –Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko! 10 Esate baterako, Moisesek esan zizuen: Ohoratu aita-amak,eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. 11 Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban* 7,11 Korban: Arameerazko hitz honek opari esan nahi du, Jainkoari egina bereziki.” da (hau da, Jainkoarentzat opari)», 12 halakoak ez duela aitari edo amari ezertan lagundu beharrik; 13 horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.