53 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera* 6,53 Genesaret lurraldea: Ik. Mt 14,34 oh.iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu.54 Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak,55 eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan.56 Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.