27 Jerusalemera iritsi ziren. Jesus tenpluan zebilela, apaizburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurbildu zitzaizkion,28 galdezka* 11,28 galdezka: Agintarien galdera, zuzenean behintzat, Jesusek tenpluan eginari dagokio (ik. 11,15-18).: –Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu horretarako aginpidea?29 Jesusek erantzun zien: –Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzun zuek, eta nik ere esango dizuet zein aginpidez jokatzen dudan horrela.30 Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen? Esan!31 Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.32 Baina, nola esan giza aginduz ari zela?» Honetarako, jendearen beldur ziren, guztiek profetatzat baitzeukaten Joan.33 Beraz, erantzun zioten: –Ez dakigu. Jesusek, orduan: –Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.