Dena utzi duten ikasleen saria
(Mt 19,27-30; Lk 18,28-30)
28 Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: –Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. 29 Jesusek erantzun: –Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, 30 orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. 31 Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo.