35 Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen.36 Simon eta lagunak haren bila hasi ziren;37 aurkitzean, esan zioten: –Jende guztia zure bila dabil.38 Hark, ordea, erantzun: –Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz* 1,38 atera bainaiz: Kafarnaumdik, noski; baina beste zentzu sakonago bat ere izan dezake, hau da, Aitarengandik atera naiz..39 Eta Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan berri ona hots egiten eta deabruak botatzen.