35 Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada». 36 Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan: 37 «Juduen errege baldin bahaiz, salba ezak heure burua». 38 Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: «Hau juduen erregea da». 39 Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez: –Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!