1 Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen.2 Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos* 21,2 sos: Ik. Mk 12,42 oh.botatzen,3 eta esan zuen: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du.4 Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».