← Previous Lebitarrena 2 Next →

Labore-oparia

1 «Norbaitek Jaunari labore-oparia eskaini behar badio, irin garbia eskainiko du; olioa isuriko dio gainera, intsentsua ere ezarriz; 2 gero, apaizei, Aaronen ondorengoei, eramango die, eta hauetako batek eskutada bat irin hartuko du olioarekin eta intsentsu guztiarekin batera eta aldarean erreko eskaintzailearen oroigarritzat* 2,2 oroigarritzat: Oroigarriaren xede nagusia hauxe da: Jaunaren arreta erakartzea, eskaintzailea onginahiz hartu eta gogoan izan dezan.. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia. 3 Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita. 4 «Zuen labore-oparia labean errea bada, irin garbiz oliotan oraturiko legamia gabeko opilak eta oliotan bustiriko legamia gabeko taloak egingo dituzue. 5 Labore-oparia zartaginean errea bada, oliotan oraturiko irin garbiz eta legamiarik gabe prestatuko duzue; 6 zatitu egingo duzue, zatien gainera olioa isuriz; labore-oparia da hau. 7 Labore-oparia eltzean egosia bada, irin garbiz eta olioz prestatuko duzue. 8 «Opariak horrela prestatu ondoren, Jaunaren aurrera eramango dituzue eta apaizari aurkeztuko, honek aldareraino hurbil ditzan. 9 Apaizak opariaren zati bat aldarean erreko du eskaintzailearen oroigarritzat. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia. 10 Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita. 11 «Ez diezue legamiarik ipiniko Jaunari eskaintzen dizkiozuen labore-opariei; ez duzue legamiarik, ez eztirik* 2,11 ez legamiarik, ez eztirik: Debekuaren zergatia ez da inon azaltzen I.Z.n; agian, legamiak eta eztiak kanaandar kultuetan zuten harreragatik da (ik. Am 4,5).erabiliko Jaunaren ohorez erretzen diren oparietan. 12 Eskainiko dizkiozue, bai, legamia eta eztia lurraren lehen fruituen eskaintzan; baina ez aldarean, Jaunak atseginez onartzen duen oparigai bezala. 13 «Labore-opari guztiei gatza* 2,13 gatza: Gatzak, legamiak ez bezala, janariei iraunarazteko eta garbi bihurtzeko gaitasuna du (ik. 2 Erg 2,19-22); horregatik, Jainkoarekiko itunaren seinale da, haren iraunkortasuna adierazten duelarik.botako diezue; ez da faltako zuen Jainkoarekiko itunaren seinale den gatza labore-oparietan; beraz, oparigai guztiei gatza botako diezue. 14 «Jaunari lehen fruituen oparia eskaintzean, ale berria sutan xigortua eta xehatua eskainiko duzue; 15 olioa isuriko diozue gainera, intsentsua ere ezarriz. Labore-oparia da hau. 16 Apaizak ale xehatua eta olioaren parte bat intsentsu guztiarekin batera erreko du, eskaintzailearen oroigarritzat; Jaunaren ohorez erretako oparia da.