← Previous Kantarik Ederrena 4 Next →
1 2 3 4 5 6 7 8

Honelakoa da ene laztana

Gizasemeak

1 Bai ederra zu, ene laztana, bai ederra!
Zure begiak uso bi,
musu-estalkipean.
Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,
Galaad* 4,1 musu-estalkipean: Andregaiak zapi batez estaltzen zuen aurpegia senargaiari aurkeztua izatean. // Galaad: Jordan ibaiaz beste aldean zegoen mendia eta eskualdea; bertako ahuntzak beltzak ziren.mendian behera bilintzi-balantza.
2 Zure hortzak
ardi moztu eta garbitu berriak.
Denak dituzu biritxiak,
bat bera ere ez lagunik gabea.
3 Zure ezpainak, zinta gorrimin,
mintzaira gozokoak.
Zure masailak
granada ebaki baten bi erdiak,
musu-estalkipean.
4 Zure lepoa
harlanduz eraikitako Daviden dorrea* 4,4 harlanduz: Hebreerazko hitzak interpretazio ezberdinak ditu. // Daviden dorrea: Ez da ezaguna; batetik, dorrea hornitzen zuten ezkutuak eta, bestetik, txanponez edo metalezko apaingarriz egina zen emakumearen lepokoa konparatzen dira..
Milaka babeski daude han zintzilik,
gizon ospetsuen babeskiak.
5 Zure bi bularrak
bi gazelakume biritxi,
lili artean bazkatzen.
6 Arrats beherean,
haizeak jo eta itzala ihesi joatean,
banoa neure mirra-mendira,
neure intsentsu-muinora* 4,6 Mendi, muino: Segur aski, emakumearen bularrak aipatzen dira hemen ere (ik. 2,17 oh.)..
7 Guztiz ederra zara, ene laztana,
ederra eta akatsik gabea!

Zatoz!

Gizasemeak

8 Zatoz Libanotik, ene emaztegaia, zatoz!
Jaitsi zaitez Libanotik,
jaitsi Amanako gailurretik,
Senir eta Hermon* 4,8 emaztegaia: 4,8--5,1 bitarteko zatian bakarrik erabiltzen da deitura hau (4,8.9.10.11.12; 5,1), gehienetan arreba deiturarekin elkarturik. // Amana, Senir, Hermon: Palestina iparraldeko mendiak.tontorretatik.
Utzi lehoien eta panteren mendi-zuloak.
9 Maitemindua nauzu,
ene arreba* 4,9 ene arreba: Egiptoar maitasun-olerkietan sarri erabiltzen den deitura da, eta agian haietatik hartua du gure poemak, edota Abrahamen historian islatzen diren antzinako ohituretan oinarriturik (ik. Has 12,13)., ene emaztegaia!
Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez,
bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.
10 Zein ederrak zure maite-laztanak,
ene arreba, ene emaztegaia!
Ardoa baino gozoago dira!
Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!
11 Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia;
zure mihipean, eztia eta esnea.
Zure jantzien lurrina
Libanoko basoen lurrina da,

Baratzea

Gizasemeak

12 Baratze itxia zara,
ene arreba, ene emaztegaia!
Baratze* 4,12 Baratzea: Hebreerak iturri dakar; hebreerazko zenbait eskuizkribuk eta antzinako itzulpenek, ordea, baratze dakarte.itxia eta iturri zigilatua!
13 Paradisu jori* 4,13 Paradisu jori: Hebreerak zure ernamuin, paradisu esaten du h.h.zara zu,
granadondoak dituzu ematen,
emaitzarik zoragarrienak sortzen:
14 nardoa, ipurua eta azafraia,
kanela eta ereinotza;
intsentsu, mirra, aloe* 4,14 aloe: Tx.ean aipaturiko guztiak, landaretatik ateratako lurringai edo usaingarriak dira.,
mota guztietako lurrin bereziak.
15 Zu nire baratzeko iturri,
ur bizien iturri,
Libano menditik datorren ur-jario!

Emakumeak

16 Iratzar, ipar-haize! Hator, hego-haize!
Zabaldu airean nire baratzeko lurrinak.
Eta zu, ene maitea, sar zeure baratzean,
jan bertako fruitu zoragarriak.