1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
Erregeari eta jauregikoei
1 Judako erregearen jauregira joan eta mezu hau aldarrikatzeko agindu zion Jaunak Jeremiasi: 2 «Entzun Jaunaren hitza, Daviden tronuan eseria zauden Judako errege horrek; zeuri, zeure funtzionario eta jauregira datozen hiritarrei zuzendua da mezua. 3 Hau dio Jaunak: Joka ezazue zuzenbidez eta justiziaz, askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik, ez eman tratu txarrik etorkin, umezurtz eta alargunei, ez egin indarkeriarik, ez hil errugaberik toki honetan. 4 Agintzen dizuedana arretaz betetzen baduzue, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira jauregiko ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren funtzionario eta herritarrekin batera. 5 Baina agindu hauek betetzen ez badituzue –neure buruarengatik dagit zin–, jauregi hau hondamendi bihurtuko da. Nik, Jaunak, esana». 6 Izan ere, honela dio Jaunak Judako erregearen jauregiaz:«Galaad lurraldea
eta Libanoko* 22,6 Galaad eta Libano: Oparotasun eta edertasunaren sinbolo dira; hango basoak ospetsuak zirenez, jauregiko zureria aipatzen da hemen ere (ik. 21,14 oh.).tontorra bezain eder
bazara ere niretzat,
basamortu,
bizilagunik gabeko hiriaren antzeko,
bihurtuko zaitut dudarik gabe.
7 Gudariak aukeratuko ditut
zu hondatzera bidaltzeko,
nor bere armaz hornitua:
zedrozko zure zutabe ederrak
moztu eta sutara botako dituzte. 8 «Atzerritar askok, hiri honen ondotik igarotzean, elkarri galdetuko diote: “Zergatik erabili du Jaunak horrela hiri handi hau?” 9 Eta erantzun hau jasoko dute: “Jaunaren, beren Jainkoaren, ituna bazter utzi eta jainko arrotzak gurtu eta zerbitzatu dituztelako”».
Joakaz-Xalum erregeari
10 Ez egin negarrikerrege hilarengatik* 22,10 errege hila: Josias, K.a. 609an Megidoko borrokan hila (ik. 2 Erg 23,28-30); urrutira doana Josiasen seme eta ondorengo errege Joakaz da; Xalum ere deitzen zaio. Hiru hilabetez besterik ez zen errege izan; Neko faraoiak Egiptora erbesteratu zuen eta han hil zen (ik. 2 Erg 23,30-34). Ondoren, beraren anaia Joiakim izan zen errege (K.a. 609tik 598ra).,
ez nahigabetu harengatik;
negar egizue, bai,
haren semearengatik,
urrutira baitoa;
egin negar, ez baita itzuliko,
ez du bere jaioterria
berriro ikusiko. 11 Izan ere, honela dio Jaunak Judako errege Josiasen seme eta ondorengo Xalum erregeari buruz: «Joan da hemendik eta ez da berriro itzuliko. 12 Erbesteraturik eraman duten herrialdean hilko da eta ez du herrialde hau berriro ikusiko.
Joiakim erregeari
13 «Zoritxarrekoa zu,justizia mespretxatuz baitituzu eraiki
zeure jauregia eta bizilekuak,
lansaria ordaindu gabe
langileak lanera behartuz!
14 Honela diozu:
“Jauregi handi-ederra
eraikiko dut neuretzat,
sala aireztatuz hornitua;
leihoak irekiko dizkiot,
hormak zedro-zurez estaliko
eta margo gorriz apainduko”.
15 Zer uste duzu?
Zeure erregetza sendotuko duzula
zeure jauregia zedroz janzteagatik?
Zure aita* 22,15 Zure aita: Josias da.bizitzaz gozatu bazen,
jokatu ere
zuzenbidez eta justiziaz jokatu zuen,
eta horregatik atera zitzaion
dena ongi.
16 Behartsuen eta dohakabeen
eskubideak babestu zituen,
eta zorion-garaia izan zen.
Ez al da hori ni benetan ezagutzea?
Hala diot nik, Jaunak.
17 «Zuk, ordea, irabazteari besterik
ez diozu begiratzen,
errugabea hil
eta herria zapaldu eta esplotatzeari
besterik ez». 18 Horregatik, begira zer dioen Jaunak Josiasen seme Joiakim, Judako erregeaz:
«Ez diote hileta joko, esanez:
“Hau zoritxarra, anaia!
Hau zoritxarra, arreba!”
Ez diote hileta joko, esanez:
“Ai gure jauna!
Ai gure jaun agurgarria!”
19 Astoa bezala lurperatuko dute:
arrastaka eramango gorpua
eta Jerusalemgo harresiz kanpora
botako».
Jerusalemi
20 Jerusalem, igo Libano mendiraeta egin deiadar,
egin oihu Baxango goi-lautadan,
egin irrintzi Abarim mendietan,
zure adiskide* 22,20 Libano: Palestinaren iparraldean dago. // Baxan: Ipar-ekialdean, Jordanez beste aldera. // Abarim mendiak: Hego-ekialdean, Itsaso Hilaz beste aldera. // adiskide: H.h., maitale: Judak babiloniarren kontra izan dituen aliatu politikoak aipatzen dira.guztiak
birrindurik daude eta.
21 Onaldian hitz egin nizun
eta ez zenuen aditu nahi izan.
Gaztetandik jokatu duzu horrela:
ez didazu inoiz ere obeditu.
22 Beraz, haizeak eramango ditu
zure buruzagiak* 22,22 buruzagiak: H.h., artzainak; ik. 2,8 oh.,
zure adiskideak
erbestera joango dira.
Lotsaz gorri eta desohorez betea
geldituko zara,
zeure gaiztakeria handiarengatik.
23 Lasai zaude orain zeure habian,
Libanotik ekarritako
zedroz jantzia;
baina, nola egingo duzun aiene,
emakumea erdiminek bezala
oinazeak hartuko zaituenean!
Jekonias erregeari
24 Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: «Zin dagit neure biziarengatik: Neure eskuineko eskuko eraztuna, neure zigilu pertsonala* 22,24 Jekoniasi: Jatorrizkoak Koniasi dakar, Jekonias izenaren forma laburtua; Jekonias, berriz, Joiakinen beste izena da (ik. 13,18 oh.). // zigilu pertsonala: Ik. Ag 2,23 oh.izango bazina ere, erauzi egingo zintuzket neure behatzetik, 25 eta zu hil nahian dabiltzan eta beldurrik handiena diezun etsaien esku utziko, Babiloniako errege Nabukodonosor eta beraren gudarostearen esku, alegia. 26 Eta zeu eta bizia eman zizun ama, zuen jaioterri ez den lurralde arrotz batera jaurtiko zaituztet, eta han hilko zarete». 27 Ez dira, beraz, inoiz itzuliko, hain gogoz berriro itzuliko liratekeen herrialdera.28 Ezertarako on ez den
tresna mespretxagarria
ote da, bada, Jekonias hori?
Zergatik dira jaurtiak
bera eta bere ondorengoak
lurralde ezezagun batera?
29 Oi lur, oi lur, oi ene lurra,
adi ezazu Jaunaren hitza!
30 Honela dio Jaunak:
«Idatz ezazue gizon horri buruz
erregistroan:
“Ondorengorik gabeko gizona,
bere bizitzan porrot egina”.
Izan ere,
ez da berorren jatorrikorik inor
Daviden tronuan eseriko
Judako errege izateko».