1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
1 Ilunpetan zegoen herriakargi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.
2 Poz bizia sortu diezu,
alaitasun handia eman* 9,2 Poz… eman: Hebreerazkoak hau dio: Ugaldu egin duzu herria, ez diezu poza handitu..
Pozik daude zure aurrean,
uzta biltzean bezain pozik,
harrapakinak banatzean bezain alai.
3 Apurtua baituzu lepoan zeramaten
uztarri astuna,
zapaltzailearen aginte-makila,
Madiango gudarostea
apurtu zenuen bezalaxe.
4 Lurra danbadaka zapaltzen zuten
gudari-botak
eta odolez zikinduriko jantziak
suak erreko ditu eta irentsiko.
5 Haur bat jaio zaigu,
Jainkoak seme bat eman digu.
Beroni ezarri zaio aginpidea,
eta honela deitzen diote:
«Kontseilari miragarri,
Jainko indartsu,
Aita betiereko, Errege bake-emaile».
6 Gero eta zabalagoa izango da
haren agintaritza,
azkengabea bakea.
Daviden tronuan izango da errege,
eta justizia eta zuzenbidea
izango dira haren erregetzaren
oinarri eta sostengu,
oraindanik eta betiko.
Jaun ahalguztidunaren
maitemin sutsuak
egingo du hori.
Israelgo erresumarentzat zigor-mezua
7 Zigor-mezua zuzendu die JaunakJakoben ondorengoei,
Israelgo erresumari* 9,7 Israelgo erresuma: Ipar Erresuma, Israel, 200 urte lehenago banandu zen Judatik (ik. 1 Erg 12); Samaria zuen hiriburu.
datorkio gainera.
8 Israel herri osoak,
Samarian bizi diren guztiek
izango dute horren berri.
Honela baitzioten
harro eta puzturik:
9 «Adreiluzko etxeak erori badira,
harlanduzkoak egingo ditugu.
Piku-habeak bota badituzte,
zedrozkoak jarriko ditugu
haien ordez».
10 Baina Jaunak etsaiak* 9,10 etsaiak: Hebreerazkoak Retzinen etsaiak dio; baina Retzin ez dator ondo hemengo testuinguruan.xaxatu dizkio
eta aurka altxarazi:
11 siriarrak ekialdetik,
filistearrak mendebaldetik.
Ahoa betean irentsi dute Israel.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu;
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.
12 Baina herria ez zen
zigortzen zuenarengana bihurtu;
Jaun ahalguztiduna bilatzen
ez ziren lehiatu.
13 Horregatik, Jaunak Israel
oso-osorik moztuko du:
buru eta buztan,
palmondo eta kanabera* 9,13 palmondo eta kanabera: Bi irudiek gizarte-mailan goikoak eta behekoak adierazten dituzte, 14an argitzen denez. Lehena 19,15 tx.ean azalduko da berriro (ik. oh.).;
egun berean moztuko ere.
14 Arduradunak eta handikiak
dira burua;
gezurra irakasten duten profetak,
buztana.
15 Herria bidetik okertu dute gidariek,
eta galdurik dabiltza haiek gidatuak.
16 Horregatik, herri honetako gazteak
ez ditu Jaunak begiko,
umezurtz eta andre alargunei
ez die gupidarik izango.
Izan ere,
sinesgabe eta makurrak dira denak,
eta ergelkeria darie ahotik guztiei.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu;
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.
17 Gar bizian ari da gaiztakeria,
sua sasi eta lahar artean bezala;
hartuak ditu denak,
suak txaradia bezala,
kea kiribilean gorantz doala.
18 Jaun ahalguztidunaren haserreaz,
sutan dago lurraldea
eta suaren menpe herria.
Ez dio inork inori bizia barkatzen:
19 eskuinaldetik horzkada,
eta hala ere gose;
ezkerraldetik jan, eta ezin ase.
Bakoitzak bere ondokoa* 9,19 bere ondokoa: H.h., bere besoko haragia.
du jaten.
20 Manasesek Efraim irensten du
eta Efraimek Manases* 9,20 Efraim eta Manases: Ipar Erresuma edo Israelgo bi leinu nagusiak.,
eta biak elkar harturik
Judaren aurka doaz.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu;
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.