Jaunak nazioak zigortuko

1 Zatozte* 34,1 Zatozte: 34–35 kap.ek –zenbaitek Apokalipsi txikia deituek (ik. 24,1 oh.)– Bigarren Isaiasekin (40–55) zerikusi handia dute. Nazioen –Edomen batik bat– zigorra eta erabateko suntsipena, eta Jerusalemen berriztapena eta ospea aurkezten dute.entzutera,
nazio guztiok,
adi egon, herriok!
Entzun beza lurrak
eta bertan bizi direnek,
munduak
eta munduko sorkari guztiek.
2 Haserre baitago Jauna nazioekin,
sumindua haien gudarosteekin:
erabat suntsitzea erabaki du,
hilketara eman ditu.
3 Hildakoak bazterretan
botako dituzte:
haien gorpuek kiratsa botako dute,
mendiak haien odolez bustiko dira.
4 Zeruko izar guztiak hauts egingo dira
eta zerua
erroilua bezala biribilduko;
izar guztiak erori egingo dira,
piku-hostoak eta mahats-hostoak
zimeldu eta erortzen diren bezala.

Hilketa izugarria Edomen

5 Jaunaren ezpata egarri da zeruan:
horra, Edomgo* 34,5 Edom: Itsaso Hilaren hego-ekialdeko lurraldea; Botzra (6. tx.) bertako hiriburu izan zen garai batean.herriaren aurka,
Jaunak hondamendira
kondenatua duen
herriaren aurka dator erasoz.
6 Jaunaren ezpata odolez betea,
gantzetan bustia dago:
sakrifizioetako bildots
eta akerren odolez
eta aharien giltzurrun-gantzez.
Izan ere,
sakrifizioa burutu behar du Jaunak
Botzra hirian,
hilketa izugarria Edom herrian.
7 Bufalo, zekor eta zezenak,
batera eroriko dira denak;
odoletan blai geldituko da
haien lurraldea,
gantzetan bustia bertako hautsa.
8 Bai, Sionen aldeko auzian
erabakia du Jaunak
etsaiei ordaina emateko
eta haien lepotik mendekua
hartzeko garaia.
9 Edomgo errekak bike bihurtuko dira
eta lurra sufre.
Bikeak bezala
su hartuko du lurraldeak.
10 Ez da itzaliko ez gau eta ez egun,
ketan egongo da etengabe.
Hutsik geldituko da
menderik mende,
handik ez da sekula inor igaroko.
11 Hontza eta kirikinoa
jabetuko dira hartaz,
hontz zuria eta belea
jarriko han bizitzen.
Nahas-mahas eta huts
bihurtuko du* 34,11 Nahas-mahas eta huts bihurtuko du: H.h., Nahas-mahasaren nibela eta hutsaren plomua ezarriko dizkio. Eraikuntza-tresnak (ik. 28,17) suntsitzeko tresna bihurtzen dira (ik. 2 Erg 21,13; Nk 2,8). Nahas-mahas eta huts Has 1,2 tx.ean kreazio aurreko kaosa adierazteko erabiltzen diren hitzak dira.Jaunak.
12 Ez da han gehiago
erregerik izendatuko,
handiki eta buruzagiak,
denak galduko dira.
13 Laharrak aterako dira
hango jauregietan,
sasiak eta garduak gotorlekuetan.
Basa txakurren bizileku izango da,
ostruken gordeleku.
14 Han bilduko dira
basakatu eta hienak,
basakerrak
bata bestearekin elkartuko.
Gau-mamuaren* 34,14 Gau-mamua: Jatorrizkoak Lilit dio, Mesopotamiako mitologian ezaguna zen deabru emea; Palestinan gau-mamu bilakatu zen.egoitza
eta atseden-toki izango da.
15 Han egingo du sugeak habia,
han egin eta berotuko arrautzak,
eta bere babespean aterako umeak.
Hantxe bilduko dira saiak ere,
arra emearekin elkartuz.
16 Hartu Jaunaren liburua* 34,16 Jaunaren liburua: Isaiasen mezuen bilduma dela pentsatu ohi da.eta irakurri:
hauetako abere batek ere
ez du huts egingo,
arrari ez zaio lagunik faltako,
Jaunak berak agindu baitu,
haren espirituak elkartu ditu.
17 Bere eskuz lurraldea neurtu du
eta bakoitzari bere saila izendatu.
Betiko izango dira haren jabe,
menderik mende biziko bertan.