1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jaunak lurra suntsituko
1 Horra* 24,1 Horra: 24–27 kap.ek atal berezia osatzen dute eta liburuko berandukoenak dira. Isaiasen apokalipsia deitu ohi zaie, apokalipsien tankerako iragarpenak dituztelako, munduaren azkenari eta judizio unibertsalari buruzko iragarpenak, alegia.Jaunaklurra suntsitu eta errautsi,
azpikoz gain irauli
eta bizilagunak sakabanatu:
2 apaiz nahiz herri xehe,
nagusi nahiz morroi,
etxekoandre nahiz neskame,
saltzaile nahiz erosle,
mailegu-emaile nahiz hartzaile,
hartzekodun nahiz zordun.
3 Suntsitua ere suntsitua,
hustua ere hustua izango da lurra.
Halaxe iragarri du Jaunak.
4 Dolu dagi lurrak, indargabe,
akiturik dago mundua, indargabe,
akiturik zerua ere lurrarekin batera.
5 Lurra profanatua dute
bertako bizilagunek,
Jaunaren legeak hautsi baitituzte,
haren arauak baztertu,
haren betiko ituna urratu.
6 Horregatik,
madarikazioak hartua du lurra,
eta bertan bizi direnek
zigorra jasan behar.
Horregatik,
lurreko bizilagunak galtzen ari dira;
banaka batzuk besterik
ez dira gelditzen.
Hiria hondatua
7 Ardo berria txepel,mahastiak zimel,
bizi-poza aiene bihurtua.
8 Isildu da danbolin-soinu alaia,
amaitu da festazaleen zarata-hotsa,
isildu da zitara-soinu alaia.
9 Ez da gehiago kanta-kantari
ardorik edaten,
edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.
10 Hiri* 24,10 Hiri: Hiri bat hartzen du egileak hondamenaren eredutzat, zein den zehaztu gabe. 25,10 tx.ean Moab aipatzen denez, moabdar hiri bat izan daiteke (ik. 15,1 eta 16,7-10).osoa, nahaspila eta hondamen;
etxe guztiak, ateak trangaturik.
11 Kalean jendea ardo faltaz uluka;
betiko galdu da alaitasuna,
lurraldetik alde egin du pozak.
12 Hirian ez da hondakina besterik;
sarrerako atea, lurrean txikitua.
13 Olibondoak astindu
eta mahatsa bildu ondoren
hondar batzuk baizik
gelditzen ez diren bezala,
horrela gertatuko da
munduko herrialde guztiekin ere.
Denek Jauna goratu
14 Bizirik geldituek* 24,14 Bizirik geldituek: Israeldar sakabanatuak, hondamenditik libratuak, seguruenik.oihuka ospatuko dute
Jaunaren handitasuna;
mendebaldetik dute goratuko,
15 ekialdetik aintzatuko,
baita itsasertzeko herrialdeetan ere,
Jauna, Israelen Jainkoa.
16 Munduaren bazter guztietatik
kantu-hotsak datozkigu:
«Gora Jainko zuzena!»
Baina nik hau diot:
«Ai ene!
Errukarria ni! Errukarria ni!
Traidoreak beti traizioan!
Traizioa traizioaren gain,
etengabe!»
Inork ez Jaunari ihes
17 Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,lurraldean bizi zaren horrentzat.
18 Izu-garrasitik ihes egin dezana
zuloan jausiko da;
zulotik ihes egin dezana
zepoan harrapatua geldituko.
Zeru goitik uholdeak eraso,
lurraren oinarriek dardara.
19 Lurra lehertu egiten da eta zartatu,
gogor dardaratu.
20 Mozkorrak bezala
egiten du balantza,
txosnak bezala ikara.
Bere errebeldiaren zamapean
erori da
eta ezin berriro altxatu.
21 Egun hartan
Jaunak zigorra emango die
zeruko indarrei zeruan,
lurreko erregeei lurrean.
22 Zulo batean bilduko ditu preso,
eta giltzapean gordeko luzaro,
epai-eguna arte.
23 Jaun ahalguztiduna
Sion mendian, Jerusalemen,
errege izango denean,
ilargia eta eguzkia
ezkutatu egingo dira lotsaz,
hain azalduko baita ospetsu,
bere zerbitzariez inguraturik.