← Previous Irteera 34 Next →
18 «Ospatu Legamia gabeko Ogien Jaia* 34,18 Legamia gabeko Ogien Jaia: Ik. 12,15 oh.: nik agindu bezala, zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue, Abib hilean, ezarritako egunetan, hil horretan atera baitzineten Egiptotik. 19 «Zuen lehen-semeak oro nireak dira, baita lehen abere-kume arrak ere, zekor nahiz arkume. 20 Lehen-astakumea arkume edo antxumearekin trukatuko duzue; trukatzen ez baduzue, hil egingo duzue* 34,20 hil egingo duzue: Ik. 13,13 oh., lepoa hautsiz. Zuen lehen-semeak oro berreskuratu egingo dituzue, ordezko eskaintza eginez. Ez da inor nire aurrera esku-hutsik agertuko. 21 «Egin lan sei egunez, baina hartu atseden zazpigarrenean* 34,21 zazpigarrenean: Zazpigarren eguna larunbata da (ik. Has 2,3 eta Ir 20,8 oh.ak)., baita ereintza-garaian eta uztaroan ere. 22 «Ospatu Asteen Jaia, gari-uztaren lehen fruituena eta urteburuko uzta-biltzearena* 34,22 Asteen Jaia: 23,16 tx.ean (ik. oh.) uzta-jaia deitua. // urteburuko uzta-biltzearena: Ik. 23,16 oh.. 23 «Gizaseme guztiak urtean hiru aldiz aurkeztuko dira Israelgo Jainko Jaunaren aurrera. 24 «Zuen aurretik bota egingo ditut atzerritarrak, eta zuen lurraldea hedatuko. Horrezkero, ez du inork zuen lurraldeaz jabetzeko irrikarik izango, zeuen Jainko Jaunaren aurrean urtean hiru aldiz aurkeztuko zaretenean. 25 «Ez eskaini sakrifizioetako abere-odolik ogi harrotuarekin batera, ezta gorde ere hurrengo egunerako* 34,25 hurrengo egunerako: Ik. 12,10 eta 23,18 oh.Pazko-jaiko abere hilik. 26 «Eraman zeuen lurreko lehen fruituak Jaunaren, zeuen Jainkoaren, etxera. «Ez egosi antxumerik bere amaren esnetan* 34,26 amaren esnetan: Ik. 23,19 oh.».