← Previous Irteera 23 Next →

Erromes-jaiak

(34,18-26; Dt 16,1-17)

14 «Ospatu hiru jai* 23,14 hiru jai: Ik. Jaiak, Bibli Hiztegian.urtean nire omenez. 15 «Ospatu Legamia gabeko Ogien Jaia; nik agindu bezala, zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue Abib hilean, ezarritako egunetan, hil horretan atera baitzineten Egiptotik. Ez da inor nire aurrera esku-hutsik azalduko. 16 «Halaber, ospatu uzta-jaia, soroan erein duzuenaren lehen fruituena; baita urteburuko uzta-biltzearena* 23,16 uzta-jaia: Asteen Jaia ere deitua (ik. 34,22); greziar judaismoan eta Itun Berrian, berriz, Mendekoste. // urteburuko uzta-biltzearena: Etxola Jaia ere deitua (ik. Lb 23,34; Dt 16,13). Urteburua udazkena da, uztak bukatzen ziren garaia.ere, zeuen soroetako lanaren fruituak biltzen dituzuenekoa. 17 «Beraz, urtean hiru aldiz aurkeztuko dira gizaseme guztiak Jainko Jaunaren aurrera.