← Previous Hebrearrei 5 Next →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
1 Apaiz nagusia* 5,1 Apaiz nagusia: Segidako azalpenean, egileak apaiz nagusiak Israelen zuen eginkizunaren alderdi bati ematen dio arreta, kultuari edo opariak eskaintzeari, alegia.gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko. 2 Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero; 3 horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala. 4 Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala. 5 Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion:
Nire seme zara zu;
gaur zaitut nik sortu.
6 Beste Salmo batean ere hau esaten dio:
Betiko zu apaiz
Melkisedeken antzera* 5,6 Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera: Sal 110,4 tx.aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da (ik. Sal 110,4 oh.)..
7 Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion. 8 Eta, Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi zuen obeditzen; 9 horrela, bete-beteko izatera* 5,9 bete-beteko izatera: Ik. 2,10 oh. Esamoldeak bi zentzu ditu: batetik, izatearen eraberritzea eta betetasunera iristea; bestetik, bete-beteko izatera iritsi da apaiz nagusi bezala. Hain zuzen, bete-beteko izan/egin hitzak apaizen sagarapena adierazten du I.Z.eko grekozko itzulpenean.iritsi zelarik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zen berari obeditzen dioten guztientzat, 10 eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera* 5,10 9-10 tx.ek idazkiaren zati nagusiaren (5,11–10,39) gaiak iragartzen dituzte..

JESU KRISTO, ITUN BERRIKO APAIZ NAGUSIA (5,11–10,39)

Kristau-heldutasunerako deia

11 Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta. 12 Honezkero, maisu ere izan behar zenukete, baina oraindik Jainkoaren mezuaren gauzarik funtsezkoenak ere ikasi beharrean zaudete; janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete. 13 Esnez mantentzen dena, ordea, ez da gai salbamenaren doktrina* 5,13 salbamenaren doktrina: H.h., justiziaren mezua; ik. Erm 3,25-26 oh. Beste zenbaitek zuzenari buruzko mezua itzultzen du.ulertzeko, bularreko haurra baita. 14 Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da, ona eta txarra bereizteko eskarmentua dutenentzat.