← Previous Hasiera 36 Next →

Esauren ondorengoak

(1 Kro 1,34-54)

1 Hauek dira Esauren, hots, Edomen* 36,1 Edom: Izenaren sorrera eta esanahiari buruz, ik. 25,25 oh.ondorengoak. 2 Esauk emakume kanaandarrak hartu zituen emaztetzat: Ada, Elon hititaren alaba, Oholibama, Tzibon amortarraren seme zen Anaren alaba, 3 eta Basmat* 36,3 Basmat: Emakumeen izenak nahasturik daude, Basmat Elonen alaba baita 26,34 tx.aren arabera; Ismaelen alaba, berriz, Mahalat da, 28,9 tx.ean esaten denez., Ismaelen alaba, Nebaioten arreba. 4 Adak Elifaz sortu zion Esauri, Basmatek Reuel, 5 eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah. Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak. 6 Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz. 7 Izan ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren abereentzat. 8 Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean* 36,8 Seir mendialdea: Ik. 32,4 oh. Esamoldeak Edom lurraldea adierazten du.jarri zen bizitzen. 9 Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean. 10 Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea. 11 Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren. 12 Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondorengoak. 13 Esauren seme Reuelen semeak, berriz, hauek izan ziren: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten ondorengoak. 14 Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba Oholibamak Esau bere senarrari sortu zizkion semeak: Jeux, Jalam eta Korah. 15 Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak: Esauren lehen-seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz, 16 Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak, Adaren ondorengoak. 17 Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak. 18 Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak. 19 Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak. 20 Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, 21 Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen. 22 Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen. 23 Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren. 24 Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa* 36,24 ur beroa: Hitza ez da argia. Eman dugun adiera latinezko antzinako itzulpenarena da.aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela. 25 Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama. 26 Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren. 27 Etzerren semeak Bilhan, Zaaban eta Akan izan ziren. 28 Dixanenak, Utz eta Aran. 29 Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, 30 Dixon, Etzer eta Dixan. 31 Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: 32 Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 33 Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 34 Jobaben ondoren Huxan, temandarren lurraldekoa; 35 Huxanen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak Moaben). 36 Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa; 37 Samlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa; 38 Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea; 39 Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena). 40 Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak, beren leinu eta lurraldeei emandako izenen arabera: Timna, Alba, Jetet, 41 Oholibama, Ela, Pinon, 42 Kenaz, Teman, Mibtzar, 43 Magdiel eta Iram. Horiek dira Edomgo leinuburuak, eta horiek eman zieten izena bizi izan ziren lurraldeei. Esau edomdarren arbasoa da.