← Previous Hasiera 15 Next →

Jaunaren agintzaria Abrahami

1 Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu zitzaion Abrami, esanez: –Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut. 2 Abramek, ordea, erantzun zion: –Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe banoa mundutik, eta nire etxaldearen oinordeko Eliezer damaskoarra izango bada?* 15,2 Tx.aren azken zatia iluna da jatorrizkoan; hala ere, 3. tx.ak poliki argitzen du esanahia. 3 Hara –erantsi zuen Abramek–, semerik ez didazu eman eta neure etxeko morroia izango dut oinordeko! 4 Jaunak esan zion: –Ez horixe! Morroia ez, baizik eta zeuregandik jaioko dena izango duzu oinordeko. 5 Ondoren, kanpora aterarazi eta esan zion: «Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak* 15,5 ondorengoak: Hirugarrenez iragartzen dio Jaunak Abrahami ondorengotza ugariaren agintzaria (ik. 12,2 oh.).». 6 Abramek sinetsi egin zuen Jaunarengan eta, honengatik, Jaunak zuzenetsi egin zuen* 15,6 sinetsi egin zuen, zuzenetsi: Garrantzi handiko hitzak, horietan oinarritzen baita Paulo apostolua bere fede-bidezko justifikazioaren doktrina argudiatzeko (ik. Erm 4 eta Ga 3). Sinetsi, Jaunari fede ematea eta beraren agintzarietan konfiantza izatea da; hitzak finkotasuna eta leialtasuna adierazten du (hortik dator Amen).. 7 Jaunak esan zion Abrami: –Ni Jauna naiz. Nik irtenarazi zintudan kaldearren Ur hiritik lurralde hau zuri emateko. 8 –Jauna, ene Jainkoa –erantzun zion Abramek–, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala? 9 Jaunak esan zion: –Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat. 10 Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta puskak bata bestearen aurrez aurre ipini* 15,10 aurrez aurre ipini: Ituna egiteko (ik. Jr 34,18) edo konpromisoa baieztatzeko erritua da. Bi itunkideek erdibi eginiko animalien zoria onartzen dute nork beretzat, baldin eta beren betebeharrari huts egingo baliote.; hegaztiak ez zituen erdibitu. 11 Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren, baina Abramek uxatu egin zituen. 12 Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria nagusitu zitzaizkion. 13 Orduan, Jaunak esan zion: «Jakizu zure ondorengoak atzerritar gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabo bihurtuko dituzte eta zapaldurik edukiko laurehun urtez* 15,13 laurehun urtez: Irteera liburuko gertaerak adierazten dira hemen; alabaina, Ir 12,40 tx.ean esanaren arabera, laurehun eta hogeita hamar urte iraun zuen hebrearren Egiptoko egonaldiak (ik. Eg 7,6-7).. 14 Alabaina, zigortu eginen dut esklabo bihurtuko dituen herria; ondoren, aberastasunez beterik irtenaraziko ditut. 15 -16 Laugarren belaunaldian itzuliko dira hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria. Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakean». 17 Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan* 15,17 labe bat ketan eta zuzi bat sutan: Jainkoaren presentziaren adierazgarri dira, Ir 3,2 tx.eko sutan zegoen sasia bezala.igaro ziren hildako abereen artetik. 18 Egun hartan, Jaunak agintzari hau egin zion Abrami: «Lurralde hau zure ondorengoei ematen diet* 15,18 Berriro ere lurraldearen agintzaria; ik. 12,2 oh., Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino: 19 orain kendarrak, keniztarrak, kadmondarrak, 20 hititak, periztarrak, refatarrak, 21 amortarrak, kanaandarrak, girgaxtarrak eta jebustarrak bizi direneko lurraldea, alegia».