← Previous Hasiera 11 Next →

Semen ondorengoak Abrahamenganaino

(1 Kro 1,24-27)

10 Hona hemen Semen ondorengoak* 11,10 Semen ondorengoak: Herrien beste zerrenda honen xedea Noeren historia Abrahamen historiarekin lotzea da.. Ehun urte zituela, uholdetik bi urtera, Semek Arpakxad izan zuen. 11 Beste bostehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 12 Hogeita bost urte zituela, Arpakxadek Xelah izan zuen. 13 Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 14 Hogeita hamar urte zituela, Xelahek Eber izan zuen. 15 Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 16 Hogeita hamalau urte zituela, Eberrek Peleg izan zuen. 17 Ondoren, laurehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 18 Hogeita hamar urte zituela, Pelegek Reu izan zuen. 19 Ondoren, berrehun eta bederatzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 20 Hogeita hamabi urte zituela, Reuk Serug izan zuen. 21 Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 22 Hogeita hamar urte zituela, Serugek Nahor izan zuen. 23 Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 24 Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen. 25 Ondoren, ehun eta hemeretzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 26 Hirurogeita hamar urte zituela, Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.