← Previous Galaziarrei 4 Next →
1 2 3 4 5 6
1 Hau esan nahi dut: oinordekoa adingabekoa den bitartean, esklaboaren pareko da, denen jabe izan arren. 2 Zaintzaile eta administratzaileen menpe egon ohi da, aitak ezarritako epea bete arte. 3 Halaxe gu ere: adingabekoak ginen bitartean, munduan agintzen duten indarren menpe* 4,3 munduan agintzen duten indarren menpe: H.h., munduko elementuen menpe. Hitz bera 4,9 tx.ean (munduko errealitate) eta Kol 2,8.20 tx.etan azaltzen da. Ez dirudi hemen munduko osagaiak direlakoak adierazten dituenik. Paulo giza askatasuna murrizten duten determinismoez ari da, judu-legeaz nahiz indar kosmikoez (astroen eraginaz, adib.). Indar hauek jainkotzat hartzen zituzten jentilek; juduek, berriz, aingeruei egozten zieten munduaren gobernua.geunden. 4 Baina epea bete zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, 5 legepean zeudenak askatzera, guk seme-alabatzakoa har genezan. 6 Hona hemen seme-alaba zaretenaren seinalea: Jainkoak bere Semearen Espiritua bidali du gure bihotzetara, eta Espirituak «Abba* 4,6 Abba: Ik. Erm 8,15 oh.!», hau da, «Aita!» dio oihuka. 7 Orain, beraz, ez zara esklabo, seme baizik eta, seme zarenez, baita oinordeko ere, Jainkoaren borondatez.

Pauloren kezkak galaziarren jarreraz

8 Lehen, Jainkoa ezagutzen ez zenutelarik, izatez jainko ez direnen menpeko zineten; 9 orain, ordea, Jainkoa ezagutu duzuelarik edota, hobeki esan, Jainkoak ezagutu zaituztelarik, nolatan itzultzen zarete berriro funtsik eta indarrik gabeko mundutar errealitateetara? Berriro ere berauen menpeko izan nahi ote duzue? 10 Oraindik jai egiten dituzue halako edo holako egunak* 4,10 halako edo holako egunak: Dela juduen jaiez, dela astroen kultuarekin loturiko jentilen errituez ari da Paulo hemen (ik. Erm 14,5 oh.)., hilak, aroak eta urteak! 11 Beldur naiz zuengatik hartu ditudan nekeak ez ote diren alferrik izan. 12 Senideok, bihur zaitezte, arren, ni bezalako, ni ere zuek bezalako bihurtu naizenez gero. Zuek ez zenidaten inolako kalterik egin. 13 Badakizue, gaixotasun batek* 4,13 gaixotasun batek: H.h., haragiaren ahultasunak. Kasik interpretatzaile guztiak datoz bat hitz hauekin Pauloren gaixotasun bat ulertzeko; ez datoz bat, ordea, gaixotasun hori zein zatekeen adierazteko orduan.eman zidala zuei lehen aldiz berri ona hots egiteko aukera. 14 Baina neure osasuna zela-eta nekagarri izan banintzaizuen ere, zuek ez ninduzuen mespretxatu, ez gaitzetsi; bestela baizik, Jainkoaren mezularitzat hartu ninduzuen, Jesu Kristo bera banintz bezala. 15 Non da orain orduko zuen poza? Zeren zuen alde aitortzen baitut, begiak ere, ahal izanez gero, aterako zenituztela niri emateko. 16 Eta orain zer? Etsai bihurtu ote natzaizue egia esan dizuedalako? 17 Beste horiek agertzen dizueten ardura ez da lege onekoa; niregandik bereizi nahi zaituztete, beraiez ardura zaitezten. 18 On zenukete onagatik arduratzea, beti ordea, ez ni zeuekin nauzuenean bakarrik. 19 Ene seme-alabok, erdiminetan nago* 4,19 erdiminetan nago: Kristau-bizitzara jaiotzea Paulori zor zioten galaziarrek; ezin esan beste sufritu zuen orduan Paulok; eta beste horrenbeste gertatzen zaio bizitza horretan aurrera egin dezaten ahalegintzean.berriro ere zuengatik, Kristo zuengan erabat moldatu arte. 20 Zuekin egon nahi nuke oraintxe bertan eta mintzaira egokia aurkitu, ez baitakit zuekin nola asmatu.

KRISTAU ASKATASUNA (4,21–6,10)

Agar eta Sara

21 Esadazue zuek, legearen menpeko izan nahi duzuenok: Ez al duzue entzun legeak dioena? 22 Izan ere, Liburu Santuak dioenez, Abrahamek bi seme izan zituen: bata mirabeagandik eta bestea libre zen emazteagandik. 23 Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez. 24 Honek beste zerbait adierazten du: bi emakumeak bi itunen irudi dira; bata Sinai menditik dator eta esklabotzarako gizon-emakumeak sortzen ditu: itun honen irudia Agar da 25 (Agar izenak Arabian dagoen Sinai mendia aipatzen du* 4,25 Agar… aipatzen du: Esaldiaren hasieran aldaera asko dago eskuizkribuetan, eta itzulpena eta esanahia ez dira seguruak.), eta gaurko Jerusalemi dagokio, honek bere seme-alabekin esklabotzan irauten baitu. 26 Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen * 4,26 goiko Jerusalem: Juduen artean ohikoak ziren interpretazio-metodoei jarraituz, bi emakume, bi itun, bi hiri elkarren kontra jartzen ditu Paulok: oraingo Jerusalem (lurrekoa, legearen morrontzapean dagoena) eta goiko Jerusalem (zerukoa, Espirituaren askatasunean oinarritua).irudi da, eta bera da gure ama. 27 Izan ere, hau dio Liburu Santuak:
Egin poz-oihu
emakume agor eta haur gabe horrek!
Ekin kantari pozaren pozez,
erdiminik izan ez duzun horrek!
Bakarrik utziaren seme-alabak
gehiago izango baitira,
senardunarenak baino.
28 Zuek, beraz, senideok, agintzariari esker zarete seme-alaba, Isaak bezala. 29 Baina orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du. 30 Zer dio, ordea, Liburu Santuak? Bidal itzazuetxetik mirabea eta beronen semea, honek ez baitu oinordeko izan beharlibrearen semearekin batera. 31 Beraz, senideok, ez gara mirabearen seme-alaba, librearenak baizik.