1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
Tupina herdoildua: Jerusalem kondenatua
1 Bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren* 24,1 Bederatzigarren… hilaren: K.a. 589ko abendua/588ko urtarrila (ik. 2 Erg 25,1).hamarrean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2 «Gizaseme, idatzi gaurko egunaren data; gaurko egunez, hain zuzen ere, eraso baitio Babiloniako erregeak Jerusalemi. 3 Kontaiozu parabola bat herri errebelde honi eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Jarri tupina sutan* 24,3 tupina sutan: Jerusalem setiatuaren irudi da hemen (ik. 11,3 oh.).
eta bota ura bertara.
4 Ipini okela-zatiak,
zatirik onenak,
izter eta bizkarraldea;
baita hezurrik onenak ere.
5 Hartu arkume ederrena;
gero, pilatu azpian egurra* 24,5 egurra: 10. tx.aren arabera emana; jatorrizkoak hezurrak dio.,
irakin dezala borbor,
hezurrak ere ongi egosteko.
6 Izan ere, hau diot nik,
Jainko Jaunak:
Ai hiri odolzalea,
herdoildutako tupina,
herdoila galtzen ez duena!
Hustu ezazu zatirik zati,
bakar bat ere utzi gabe* 24,6 bakar bat ere utzi gabe: H.h., beraren gain zotz egin gabe..
7 Izan ere, isuri duen odola
beraren baitan dago:
haitz soilaren gainean isuri du
eta ez lurrera,
hautsak estal ez dezan* 24,7 hautsak estal ez dezan: Estali gabeko odol-isuria Jaunari garrasika ari zaio mendeku eske (ik. Has 4,10; Is 26,21; Jb 16,18)..
8 Nire sumina suspertu du;
mendeku gabe gera ez dadin,
haitz soilean, estali gabe,
utzi dut isuri duen odola.
9 Beraz,
hau diot nik, Jainko Jaunak:
Ai hiri odolzalea!
Su handia egingo dut nik ere.
10 Pilatu egurra erruz
eta piztu sua;
egosi ongi haragia,
bota gozagarriak,
eta desegin daitezela hezurrak.
11 Utzi txinparta gainean
tupina hutsik,
berotu brontzea goritu arte,
ea zikinkeria urtu
eta herdoila joaten zaion. 12 «Baina ahalegin guztiak alferrik* 24,12 Baina… alferrik: Testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.! Herdoil asko du eta suak ere ezin kendu. 13 Jerusalem! Kutsaturik zaude zeure likiskeriaz; garbitu nahi izan zaitut, baina ez didazu zikinkeria garbitzen utzi. Ez zara, bada, garbi geldituko nire sumina zure gain zeharo hustu arte. 14 Nik, Jaunak, hitz egin dut eta bete egingo dut, atzera egin gabe; ez naiz errukituko, ez damutuko. Zure jokabidearen eta egintza txarren arabera epaituko zaitut. Nik, Jainko Jaunak, esana».