← Previous
Ester 10
Mardokeoren ospea
1 Asuero erregeak zergak ezarri zizkien lehorreko nahiz itsasaldeko herriei. 2 Media eta Pertsiako Erregeen Kronika Liburuan daude idatzirik erregearen egintza indartsu eta bizkor hauek, baita erregeak Mardokeo nola altxatu eta handi egin zuen ere.3 Bai, erreinuan
Mardokeo judua zen
Asuero erregearen hurren.
Gizon handia juduen aurrean,
maitatua bere senide
guztien artean.
Bere herritarrentzat
zorionaren bilatzaile,
beretarrentzat bake-ezartzaile.