← Previous Deuteronomioa 15 Next →

Esklaboen askapena zazpigarren urtean

(Ir 21,1-6)

12 «Zeuen herritar hebrearren batek, gizonezko nahiz emakumezko, bere burua halabeharrez esklabotzat saltzen badizue* 15,12 bere burua esklabotzat saltzen badizue: Zorren barkamenak eta esklaboen askapenak zerikusi handia zuten elkarrekin, zeren maiz gertatzen baitzen norbaitek, zorrak ordaindu ezinik, bere burua saldu behar izatea., sei urtez egingo du lan zuentzat, baina zazpigarrenean libre utziko duzue. 13 Libre uztean, ordea, ez duzue esku-hutsik bidaliko: 14 hornitu zeuen artalde, larrain eta dolareko emaitzez, emaiozue Jaunari zeuen Jainkoari esker lortu dituzuen ondasunetatik. 15 Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu zintuztela. Horregatik ematen dizuet gaur agindu hau. 16 «Baina esklaboak, zeuek eta zuen familia maite zaituztelako eta zuenean ongi aurkitzen delako, ez duela alde egin nahi adierazten badizue, 17 ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue* 15,17 belarria zulatuko diozue: Honela adierazten zen esklaboa ugazabaren familiari zegokiola behin betiko., eta esklabo izango duzue betiko; berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere. 18 «Ez damu izan esklaboa libre utzi beharraz, sei urtez zuentzat lan eginez, jornalariak irabazten duen etekina halako bi eman baitizue, eta Jaunak zeuen Jainkoak bedeinkatu egingo zaituzte zeuen eginkizun guztietan.