← Previous Apokalipsia 11 Next →

Bi testiguak

1 Ondoren, neurtzeko kanabera eman zidaten, makila baten antzekoa, esanez: «Jaiki eta neur itzazu Jainkoaren tenplua eta aldarea, eta zenbatu bertan kultu egiten ari direnak. 2 Utzi, ordea, neurtu gabe tenpluaren kanpoko ataria, jentilei eman baitzaie; hauek hankapean erabiliko dute Jerusalem hiri santua berrogeita bi hilabetez* 11,2 berrogeita bi hilabetez: Hau da, hiru urte eta erdi. Daniel liburutik hartutako epea da; ik. Dn 7,25 oh. Epe bera beste zenbait eratara ere adierazten da Ap-an (11,3; 12,6.14; 13,5). Epe hau pertsekuzio ororen iraupenaren eredu bihurtu zen. Oro har, pertsekuzioaren denbora mugatua dela esan nahi du (hiru eta erdi, zazpiaren –osotasunaren zenbakiaren– erdia).. 3 Orduan, neure bi testiguak* 11,3 neure bi testiguak: Biblian, aitorpena baliozko gerta dadin, bi lekukoren testigantza behar da (ik. Zen 35,30; Dt 17,6; 19,15; Mt 18,16; Lk 10,1; Jn 8,17). Bi testiguak Elias eta Moisesen ezaugarriez deskribatzen dira. Segur aski historian zehar testigantza egitera deitua den Elizaren sinbolo dira.bidaliko ditut dolu-jantziz estalirik, mila berrehun eta hirurogei egunez profetiza dezaten». 4 Horiek dira lurraren Jaunaren aurrean zutik dauden bi olibondoak eta bi argimutilak* 11,4 bi olibondoak eta bi argimutilak: Za 4,3.11-14 pasartean oinarritzen da egilea honetarako, han bi olibondoak Zorobabel eta Josue apaiz nagusia direlarik.. 5 Norbaitek hondatu nahi baditu, sua aterako da haien ahotik eta etsaiak kiskaliko ditu; horrelaxe hilko da beroriek hondatu nahi dituen oro. 6 Hauek zerua ixteko ahalmena dute, profetizatzen ari izango diren garaian euririk egin ez dezan; ura odol bihurtzeko ahalmena ere badute, eta nahi duten guztietan lurra edozein izurriz zigortzekoa ere bai. 7 Baina, beren testigantza amaitzean, leizetik igoko den piztiak borroka egingo die, menderatu eta hil egingo ditu. 8 Haien gorpuak irudizko hizkeran Sodoma nahiz Egipto deritzan hiri handiko plazan* 11,8 hiri handiko plazan: Sodoma, hiri bekatariaren irudi da; Egipto, esklabotza-lurraldearena. Jerusalem, Jauna gurutziltzatu zuten lekua, hiri bekatari eta zapaltzailearen sinbolo bihurtzen da.geldituko dira, haien Jauna ere gurutziltzatu zuten leku berean. 9 Herri, arraza, hizkuntza eta nazio guztietako jendea etorriko da hiru egun eta erdiz gorpuak ikustera eta ez du utziko haiei lur ematen. 10 Lurreko bizilagunek poztu eta festa egingo dute haien kontura, elkarri esku-erakutsiak eginez, profeta biok samin larria sortzen baitzieten lurreko bizilagunei. 11 Hiru egun eta erdiak igaro ondoren, ordea, Jainkoak bidalitako bizi-arnasa bi testiguen baitan sartu zen, zutik jarri ziren, eta beldur handiak hartu zituen begira zeudenak. 12 Orduan, ahots handia entzun nuen zerutik haiei esaten: «Igo hona». Eta zerura igo ziren hodei batean, etsaien begi aurrean. 13 Une hartantxe, lurrikara handia izan zen eta hiriaren hamarreko bat erori zen; lurrikaran zazpi mila lagun* 11,13 hamarreko bat: Zigor gogorra baina mugatua adierazten du. // zazpi mila lagun: Zenbaki sinbolikoa: maila sozial guztietako jendea (7 zenbakia) kopuru handian (1.000 zenbakia).hil ziren, eta gainerakoek, beldurrez beterik, zeruko Jainkoa goretsi zuten. 14 Iragan da bigarren zoritxarra! Baina laster etorriko da hirugarrena.

Zazpigarren turuta. Hogeita lau zaharrak

15 Jo zuen turuta zazpigarren aingeruak, eta ahots handiak entzun ziren zeruan, esanez: «Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza, eta menderen mendetan izango dira errege». 16 Eta beren aintzazko aulkietan eseririk Jainkoaren aurrean zeuden hogeita lau zaharrek, ahuspezturik, Jainkoa gurtu zuten, 17 esanez:
«Eskerrak zuri,
Jauna, Jainko ahalguztiduna,
zarena eta zinena,
zeure indar handia hartu
eta errege izaten hasi zarelako.
18 Haserretu egin ziren herriak,
baina iritsi da zure haserrea,
eta hilak epaitzeko garaia;
etorri da zure zerbitzari profetei,
fededunei
eta zure izenari begirune diotenei,
txiki nahiz handi,
saria emateko garaia,
eta lurra hondatzen dutenak
hondatzeko garaia».
19 Orduan, Jainkoaren tenplua ireki zen zeruan eta haren itun-kutxa agertu zen tenpluan. Berehala tximistak, danbatekoak, trumoiak, lurrikara eta harri-erauntsi handia izan ziren.