1 Jerusalemgo bizilagunek, Joramen ondoren, beronen seme gazteena, Akazias, izendatu zuten errege, seme zaharrago guztiak hil egin baitzituen arabiarrekin batera kanpalekura sartu zen basati-talde hark. Horrela, beraz, Judako errege Joramen seme Akazias gertatu zen errege.2 Hogeita bi urte zituen errege izaten hastean eta urte bete izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Atalia* 22,2 Hogeita bi urte: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak berrogeita bi dio, baina ezinezkoa da, beraren aita Joramek berrogei urte baitzituen hiltzean. // Atalia: Omri Israelgo erregearen (1 Erg 16,23-28) ondorengoetakoa (biloba) eta K.a. 875etik 853ra Israelgo errege izandako Akaben (ik. 1 Erg 16,29 eta hur.) alaba zen.zuen izena eta Omriren alaba zen.3 Akaben senitartekoen jokabide bera hartu zuen Akaziasek, bere amak okerrerako aholkuak ematen baitzizkion.4 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Akaben senitartekoen antzera; izan ere, bere hondamenerako, bere ahaide haiek hartu zituen aholkulari, bere aita hil ondoren.5 Hauen aholkuz joan zen Akazias, Akaben seme Joram Israelgo erregearekin batera, Galaadeko Ramot* 22,5 Galaadeko Ramot: Genesaret aintziraz hego-ekialdera mugan zegoen hiria; 6. tx.ean Rama deitua.hirian Siriako errege Hazaelen kontra borrokatzera. Baina siriarrek zauritu egin zuten Joram.6 Hau Izreelera itzuli zen, Siriako errege Hazaelen kontrako borrokan Raman egin zizkioten zauriak sendatzera. Joramen seme eta Judako errege Akazias Akaben seme Joram ikustatzera joan zen Izreelera* 22,6 Izreel: Ik. 1 Sm 29,1 eta 2 Erg 8,29 oh.ak., zauritua baitzegoen hura.