← Previous 2 Erregeak 8 Next →

Joram, Judako errege

(2 Kro 21,1-20)

16 Akaben seme eta Israelgo errege Joramen erregealdiko bosgarren urtean, Judako errege Josafaten semea, Joram izenekoa hura ere, errege gertatu zen* 8,16 errege gertatu zen: Hebreerazko testuak beste hau eransten du: artean beraren aita errege zelarik. Antzinako itzulpenetan, hala ere, ez da ageri esaldi hau.. 17 Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean, eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen. 18 Israelgo beste erregeen jokaera bera izan zuen, Akaben senitartekoenen antzekoa, bere emaztea Akaben alaba baitzuen. Beraz, Jaunari atsegin ez zaiona* 8,18 Jaunari atsegin ez zaiona: Ik. 3,2 oh. Akaben alaba Atalia zen (ik. 8,26).egin zuen. 19 Hala ere, Jaunak ez zuen Juda hondatu nahi izan, David bere zerbitzariagatik; hitzemana baitzion Davidi beronen ondorengoak izanen zirela beti errege* 8,19 Davidi beronen ondorengoak… beti errege: H.h., Davidi eta beronen ondorengoei argi-zuzi bat emango ziela betiko (ik. 1 Erg 36; 15,4; 2 Kro 21,7); Jaunak Davidi emaniko hitza oroitarazi nahi da (ik. 2 Sm 7,12.16 eta 1 Erg 2,4 oh.; 11,12).Jerusalemen. 20 Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz. 21 Joramek Tzairrera jo zuen bere guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta setiatzen ari zitzaizkion edomdarrak eta hauen guda-gurdietan zeuden buruzagiak garaitu zituen arren, Judako gudariek ihes egin* 8,21 Tzair: Segur aski, edomdarren lurraldeko hirixka zen, Itsaso Hilaren hego-ekialdean. // ihes egin: Txatal honen bigarren zatia iluna da; pentsa daiteke, edomdarrek eraso eta ihes eginarazi ziotela Joramen gudarosteari, Judakoei alegia.zuten nork bere etxolara. 22 Honela, edomdarrak Judaren agintepetik libratu egin ziren gaur arte. Libna* 8,22 Libna: Jerusalemdik mendebaldera 40 kilometrora zegoen hirixka. Garai hartan jabetu ziren filistearrak hiri honetaz.hiria ere aldi hartan bertan libratu zen. 23 Joramen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 24 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Joram, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.