← Previous 2 Erregeak 15 Next →
5 Jaunak gaixotasun larria eman zion Azariasi: legena. Hil arte egon zen legendun. Horregatik, etxe berezi batean* 15,5 etxe berezi batean: Honela ere itzul daiteke: gobernu-eginkizunak kendu zizkioten.bizi behar izan zuen. Bitartean, beraren seme Jotamek, jauregiko buru zenak, gobernatu zuen herria. 6 Azariasen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 7 Hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Azarias, Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Jotam izan zen.