← Previous 2 Erregeak 14 Next →

Amatziasen eta Joaxen arteko borroka

8 Orduan, Amatziasek mezulariak igorri zizkion Israelgo errege Joaxi, Joakazen seme eta Jehuren bilobari, esatera: «Zatoz, neur ditzagun indarrak* 14,8 neur ditzagun indarrak!: Elkarrekin borroka egiteko deia da. Elkar ikuste hutsa egiteko deia dela uste du zenbaitek.!» 9 Israelgo errege Joaxek, aldiz, beste erantzun hau bidali zion Judako errege Amatziasi: «Behin batez, garduak esan omen zion Libanoko zedroari: “Emaiok alaba nire semeari emaztetzat”. Baina Libanoko basabere batek hankazpian hartu zuen gardua. 10 Egia da edomdarrak garaitu dituzula eta harro zaudela horregatik. Izan harro zeure ospeaz, baina egon geldi zeure etxean. Zergatik nahi duzu hasi zoritxarreko borroka? Zeure burua eta zeurekin batera Juda hondatzeko?» 11 Amatziasek, ordea, ez zuen entzun nahi izan. Orduan, Israelgo errege Joax igo eta Judako errege Amatziasek eta biek Judako hiri Bet-Xemexen* 14,11 Bet-Xemex: Jerusalemdik mendebaldera 25 km ingurura zegoen.neurtu zituzten indarrak elkarrekin. 12 Israel nagusitu zitzaion Judari eta gudariek ihes egin zuten nork bere etxolara. 13 Israelgo errege Joaxek preso hartu zuen Bet-Xemex hirian Judako errege Amatzias, Joaxen seme eta Akaziasen biloba. Ondoren, Jerusalemera jo eta hango harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen, Efraimen atetik kantoiko ateraino* 14,13 kantoiko atea: Zulo hau, segur aski, hiriaren iparraldean egin zuen.. 14 Gero, Jaunaren etxean zeuden urre, zilar eta tresna guztiak eta jauregiko altxortegikoak eta gatibuak bahituran harturik, Samariara itzuli zen.