1 Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo* 5,1 lizunkeri arazoa: Nola judu-legeak (ik. Lb 18,8) hala erromatarrak debekaturik zeukaten gizon bat bere amaordearekin ezkontzea.bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte.2 Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena.3 Bada, nik, gorputzez urruti baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe:4 Jesus gure Jaunaren izenean bilduko zarete –eta han izango naiz ni ere espirituz– eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez,5 Satanasen esku utziko duzue* 5,5 Satanasen esku utzi: Paulok kristau-elkartetik kanpora botatzen du intzestugilea, eta hau Satanasen esku geratzen da, hau da, gaitzaren indarraren esku; zigorraren helburua ez da bekatariaren hondamena, bihozberritzea eta azken egunean salbatua gertatzea baizik.hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den.6 Ez duzue batere arrazoirik harrotzeko. Ez al dakizue legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela?7 Bazter ezazue legamia zaharra eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero.8 Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin* 5,8 legamia gabeko pazko-ogiak: Juduen Pazko-jaiaren ohikunean finkatzen da Paulo pasarte honetan (ik. Ir 12,15-20). Legamia zaharra baztertu eta legamia gabeko ogiz ospatu behar zen Jaia. Kristok Pazko berria eta betikoa inauguratu duenez, kristauaren bizitza etengabeko pazkoa da; beraz, legamia zaharra –gaiztakeria– baztertu egin behar du eta santutasunean bizi.baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz.9 Beste gutunean* 5,9 Beste gutunean: Lehenagoko gutun bat –guretzat ezezaguna– aipatzen du, korintoarrek gaizki ulertu zutena.jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen.10 Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete.11 Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere!12 -13 Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.