← Previous 1 Erregeak 7 Next →
15 Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen; bederatzina metro ziren gora eta seina metro lodi. 16 Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak. 17 Zutabe-buruetan zeuden kapitel haietarako sare antzeko apaindurak egin zituen eta kate-sortak, kapitel bakoitzerako zazpi. 18 Zutabe-buruetako kapitel bakoitza apaintzeko, sare haien inguruan, bi lerrotan, granada-fruitu antzekoak egin zituen. 19 Zutabe-buruetako kapitel haien gainean bina metroko lili-lorearen tankerako irudiak zeuden. 20 Hauen gainean, sare haiez beste aldean, biribil bana zegoen, inguruan berrehuna granada-fruitu zituztelarik, lerrotan jarriak. 21 Sala handiaren aurreko atalondo aitzinean ezarri zituen Hiramek zutabeak. Eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz»* 7,21 Jakin: Hebreeraz, Jaunak sendotua esan nahi bide du. Boaz: Jaunarengan indarra esan nahi du.. 22 Zutabe-buruak lili-lorearen tankerakoak ziren. Horrela burutu zuen zutabeak egitea.