← Previous 1 Erregeak 15 Next →

Abiam, Judako errege

(2 Kro 13,1-3.22-23)

1 Nebaten seme Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Abiam Judako errege izaten. 2 Hiru urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen* 15,2 Absalom: Ez dakigu Daviden semea (2 Sm 3,3) ala besteren bat den.alaba zen. 3 Aitak eginiko bekatu guztiak egin zituen Abiamek ere; honen bihotza ez zen oso-osorik izan Jaunarentzat, bere Jainkoarentzat, haren arbaso Daviden bihotza izana zen bezala. 4 Hala ere, Davidengatik bederen* 15,4 Davidengatik bederen: Ik. 11,12 oh., Jaunak, haren Jainkoak, ez zuen errege-etxearen argia itzaltzen utzi Jerusalemen; seme bat eman zion, beraren ondoren errege izan zedin eta Jerusalemen iraun zezan. 5 Izan ere, zuzen jokatua zen David Jaunaren begietan, bere bizitzako egun orotan Jaunaren aginduetatik aldendu gabe, Urias hititaren* 15,5 Urias hitita: Ik. 1 Sm 11.arazo hartan izan ezik. 6 (Roboam eta Jeroboam erregeek beren artean etengabeko borroka egin zuten, bizi izan ziren artean). 7 Abiamen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. Abiamen eta Jeroboamen artean ere izan zen borroka. 8 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Abiam. Ondorengo erregea haren seme Asa izan zen.