← Previous Zenbakiak 21 Next →

Israeldarrek Sihon eta Og erregeak garaitu

(Dt 2,24–3,7)

21 Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin: 22 «Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara zure lurraldea zeharkatu arte». 23 Baina Sihonek ez zion Israel herriari lurraldea zeharkatzen utzi; aitzitik, bere herria bildu eta bidera atera zitzaion basamortuan eta, Jahtzara etorririk, eraso egin zion. 24 Baina israeldarrek garaitu egin zuten eta haren lurraldeaz jabetu, Arnon errekatik Jabok errekaraino, hau da, amondarren lurralderaino, hauek gotortua baitzuten muga. 25 Israeldarrak, beraz, amortarren* 21,25 amortarrak: Itsaso Hilaren ekialdean, Arnon errekaz iparraldera kokaturiko kanaandar erresuma txikia.hiriak –Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia– berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen. 26 Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino. 27 Horregatik diote koplariek* 21,27 koplariek: 21,27-30 zatiko poematxoaren hebreerazko testua oso iluna da (30. tx. batik bat) eta itzulpena ez da segurua. Aipatzen diren hiri moabdarrei buruz, ik. Is 15,24. Nofah ezezaguna zaigu.:
«Zatozte Hexbonera!
Berreraiki eta gotortu
Sihon erregearen hiria!
28 Hexbonen sua sortu,
Sihonen hiriburutik sutea
zabaldu
eta Moabeko Ar hiria
eta Arnon inguruko gailurrak
suntsitu ditu.
29 Zoritxarrekoa zu, Moab!
Galdua zara,
Kemox jainkoaren herri hori!
Bizirik geldituriko zure seme-alabak
gatibu eraman ditu
Sihon errege amortarrak.
30 Baina guk geziz jo ditugu
amortarrak:
dena da galdua
Hexbondik Diboneraino.
Hondatu egin dugu herrialdea
Nofaheraino,
hondatu Medabarainoko guztia».