← Previous Zakarias 5 Next →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Seigarren ikuskaria: liburua

1 Berriro jaso nituen begiak eta liburu* 5,1 liburu: H.h., erroilu (ik. Jr 36,2 oh.).bat ikusi nuen hegan. 2 Aingeruak galdetu zidan: –Zer ikusten duzu? Nik erantzun: –Liburu bat ikusten dut hegan, hamar metro luze eta bost zabal* 5,2 hamar metro luze eta bost zabal: Liburua izugarria da, Salomonen tenpluaren atariaren neurri berekoa (ik. 1 Erg 6,3).dena. 3 Orduan, azaldu zidan: –Lurbira osoaren gainera zabaltzeko dagoen madarikazioa dakar liburuak. Liburuaren alde batean «Lapur guztiak garbituko dituzte» zegoen idatzia, eta bestean «Gezur-zinegile guztiak garbituko dituzte». 4 Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Neuk bidaltzen dut madarikazio hori, lapurraren etxera eta nire izenean gezur-zinak egiten dituenaren etxera sar dadin; bertan geratuko da, etxe osoa, harri eta habe, ezereztu arte».

Zazpigarren ikuskaria: ontzia eta emakumea

5 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak, hurbildurik, esan zidan: –Jaso begiak eta begiratu agertzen ari denari. 6 –Zer da? –galdetu nion. Hark erantzun zidan: –Ontzi handi bat da: lurralde guztiaren bekatua* 5,6 bekatua: Hebreerazkoak begia dio, letra-aldaketa txiki baten erruz; grekozko eta sirierazko itzulpenek zuzendu egin dute.adierazten du. 7 Ontzia berunezko estalkiz itxia zegoen. Estalkia jaso zutenean, emakume bat agertu zen ontzi barruan jesarria. 8 Aingeruak adierazi zidan: –Gaiztakeria da. Ontzi barrura bultza egin zion emakumeari eta berunezko estalkia ezarri gainean. 9 Begiak jaso eta bi emakume ikusi nituen, airean hegaz. Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Ontzia hartu eta zerurantz jaso zuten. 10 Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion: –Nora daramate ontzia? 11 Eta hark erantzun: –Babiloniara* 5,11 Babiloniara: H.h., Xinear lurraldera; antzinako itzulpenek argitu egin dute Babilonia jarriz, jentil-herrien sinbolo gisa.; han santutegia eraikiko diote, eta prest dagokeenean, oin-aulki gainean jarriko dute.