← Previous Zakarias 3 Next →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Laugarren ikuskaria: Josue apaiz nagusia

1 Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan* 3,1 Satan: Salatzailea esan nahi du (ik. Jb 1,6-12).etsaia zegoen salatari. 2 Jaunaren aingeruak esan zion Satani: «Isilaraz hazala Jaunak, Satan, isilaraz hazala Jerusalem aukeratu duen Jaunak. Josue sutatik ateratako ilintia* 3,2 Jaunaren aingeruak: Sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Jauna dio. // sutatik ateratako ilintia: Josue erbestealditik lehenengo taldeekin itzuli zela adierazten du; erbestetik itzulitakoen sinbolo da Josue.bezala da». 3 Josue, hain zuzen, soineko zikinez jantzia zegoen, aingeruaren aurrean zutik. 4 Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: «Erantzi horri soineko zikina!» Eta Josueri esan zion: «Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut». 5 Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa* 3,5 Aingeruak esan zuen: Hebreerazkoak Eta esan nuen dio; antzinako zenbait itzulpeni jarraituz, aingeruaren ahotan jarri behar da agindua. // buruzapia eta soinekoa: Apaizek beren kultu-zerbitzuan erabiltzen zituzten jantziak dira (ik. Ir 28,4).jantzi. 6 Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri:
7 Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Nire bidetik ibili
eta nire aginduak betetzen badituzu,
neure tenpluko zuzendari
izango zaitut,
bertako atarien zaindari;
neure aurrean zerbitzari ditudan
hauen mailako egingo zaitut.
8 «Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi “Ernamuin* 3,8 ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: H.h., aurre-ezaugarri baitira gizon horiek; berriro ezarria izan den apaizgoa salbazio-garaiaren seinale gertatzen da. // Ernamuin: Izen honekin etortzekoa den Mesias adierazten da; titulua Jeremias profetagandik hartua da (ik. Jr 23,5; 33,15) eta Is 11,1-2 testuko iragarpenaren hurbilekoa.” ekarriko dut. 9 Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna* 3,9 harri bakarra: Tenplua adieraz dezake. // zazpi begiek Jaunaren presentzia babeslea adierazten dute (ik. 4,10b).. Idazkun bat ezarriko diot, eta egun bakar batean ezereztuko dut lurralde honen bekatua. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek. 10 Egun hartan mahats-parra eta pikondopera gonbidatuko duzue elkar* 3,10 mahats-parra… elkar: Israelen tradizionala zen irudi honek segurtasuna, oparotasuna eta anaitasuna adierazten ditu (ik. 1 Erg 5,5; Mi 4,4; 1 M 14,12); Mesiasen garaian paradisuko bizitzaren egoera berrituko da.».