1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
Ez fidatu itxuraz
1 Apalari burua altxarazten dio jakinduriaketa handikien artean eserarazten.
2 Ez goratu gizakia bere edertasunagatik,
ez inor higuindu bere itxuragatik bakarrik.
3 Erlea txikia da hegaldunen artean,
baina gauzarik goxoena da hark egina.
4 Ez harrotu daramazun gainjantziaz,
ezta oilartu ere ospe-egunean* 11,4 Ez harrotu… ospe-egunean: Hebreerazkoak dio: Ez iseka egin zarpail jantzitakoari, ez barre egin atsekabe-egunean dagoenari.,
Jaunaren egintzak, miresgarriak izan arren,
ezkutuan geratzen baitira gizakiarentzat.
5 Tirano askok jo behar izan du lurra* 11,5 Tirano… lurra: Hebreerazkoak dio: Lur jota zeuden asko tronuetan eseri dira.,
eta espero ez zenak eraman diadema.
6 Ahaltsu asko izan da zeharo desohoratua
eta ospetsu asko besteren esku utzia.
7 Ez kritikatu informatu aurretik;
pentsatu lehen, egin agiraka gero.
8 Ez erantzun entzun aurretik, ez eten hizketan ari denari.
9 Ez sartu axola ez zaizkizun arazoetan,
ez nahastu gizatxarren eztabaidetan.
Jainkoaren laguntzaren eraginkortasuna
10 Seme, ez sartu zeregin gehiegitan,ugari hartzen badituzu ez duzu gauza onik egingo;
nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko,
ezta ihes egingo ere saiatu arren* 11,10 Hebreerazko testuak dio: Ene seme, ez baduzu lasterka egiten, ez zara iritsiko; ez baduzu bilatzen, ez duzu aurkituko..
11 Bada lanean jo eta ke nekatzen denik,
eta zenbat eta gehiago lehiatu,
orduan eta beranduago iristen* 11,11 orduan eta beranduago iristen: Honela ere itzul daiteke: orduan eta behartsuago gertatzen..
12 Bada ahulik, laguntza beharrean izaten denik,
baliabideak urri eta beharrak ugari dituela,
baina Jaunak onginahiz begiratzen dio
eta bere apalkuntzatik ateratzen;
13 burua altxarazten dio,
jende asko txundituta geratzen delarik.
14 Ongia eta gaizkia, bizia eta heriotza,
pobrezia eta aberastasuna, dena Jaunarengandik dator* 11,14 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 15 Jakinduria, zientzia eta legearen ezagutza Jaunarengandik datoz, baita maitasuna eta jokabide ona ere. 16 Zentzugabekeria eta iluntasuna bekatarientzat eginak dira; gaizkia atsegin duena beronen laguntzan da zahartzen.. .
17 Jaunaren dohainak zintzoentzat dira,
haren onginahiak gidatuko ditu beti.
18 Saiatuz eta aurreztuz aberats daiteke gizakia,
baina zer irabazten du?
19 Agian pentsatuko du: «Har dezaket atseden,
goza nadin orain neure ondasunez»,
baina ez daki zenbat denboratarako izango den;
gero, hil eta besteei utziko dizkie ondasunak.
Heriotzakoan ezagutzen gizakia
20 Bete zeure egitekoa beronetara guztiz emana,zahartzaroraino horretan iraunez.
21 Ez zaitzatela lilura bekatariaren egintzek.
Jarri uste ona Jaunarengan eta eutsi zeure ahaleginari,
erraza baita Jaunarentzat behartsua bat-batean aberastea.
22 Jaunaren bedeinkazioa da zintzoaren saria,
unetxo batean lorarazten ditu bere bedeinkazioaren emaitzak.
23 Ez esan: «Zeren beharrean nago ni?* 11,23 Zeren beharrean nago ni?: Bi zentzu kontrajarri izan ditzake honek: a) Benetako galdera bada, autoreak, duenarekin gustura ez eta beti falta zaionaren bila dabilenaren jarrera kritikatzen du; b) galdera fiktizioa bada, bere harrokerian pozik, ezer ez zaiola falta uste duenaren jarrera. Bigarren zentzu hau 24. tx.ak iradokitzen du, baita hebreerazko testuak ere: Asebete dut neure desira.
Zer ondasun espero dezaket oraindik?»
24 Ez esan: «Behar den guztia daukat;
zer zoritxar etor lekidake aurrerantzean?»
25 Zorion-egunean ahaztu egiten dira zoritxarrak,
zoritxar-egunean, berriz, ahaztu zoriona;
26 baina erraza zaio Jaunari
bakoitzari merezi duena heriotza-egunean ematea.
27 Une txar batek atsegina ahantzarazten du,
gizakiaren amaierak haren egintzak agertzen.
28 Heriotza aurretik, ez jo inor zoriontsutzat,
pertsona amaieran* 11,28 amaieran: Hebreerazkoaren arabera; grekozkoak bere seme-alabengan dio.bakarrik ezagutzen da eta.
Ez fidatu gaiztoaz
29 Ez eraman edonor zeure etxera,ugari baitira maltzurraren engainabideak.
30 Ehiza erakartzeko kaiolan dagoen eperra bezalakoa
harroaren bihotza* 11,30 kaiolan dagoen eperrak beste txori batzuk erakartzen ditu, eta ehiztariak harrapatu egiten; harroaren bihotzak beste batzuk erorarazten ditu bekatuaren lakio edo segadan. // 30. tx.eko bi bertsoen artean, sei bertso dakartza hebreerazkoak grekozkoan azaltzen ez direnak.,
zelatari dago zu erori zain.
31 Ona txar bihurtuz, bere lakioak hedatzen ditu,
egintzarik garbienei ere aurkitzen die aitzakiarik.
32 Txinpartatik sutea sor daiteke,
bekatariaren lakioetatik odol-isurketa.
33 Kontuz gaiztoarekin, txarkeria baitu egitasmo,
ez dezala zure izen ona betiko belztu.
34 Eman ostatu arrotzari eta buruhausteak sortuko dizkizu,
arrotz bihurtuko zaitu zeure etxean ere.