1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
86. (85.) SALMOA
Jainkozalearen otoitz lehiatsu eta uste onekoa
1 Daviden otoitza.Makurtu belarria, Jauna, erantzun,
dohakabe eta behartsu bainaiz!
2 Babestu nire bizia, zuri atxikia bainago.
Zu zara ene Jainko:
salba ezazu zerbitzari hau, zuregan baitut uste on.
3 Erruki nitaz, Jauna: zuri deika ari naiz egun osoan.
4 Alaitu zerbitzari honen bihotza:
zuregana jasoa dut gogoa, Jauna.
5 Ona zara zu, Jauna, eta barkabera,
dei egiten dizutenentzat onginahiz betea.
6 Makurtu belarria nire otoitzera, Jauna,
egin kasu nire erregu-oihuari!
7 Larrialdian dei degizut: erantzungo didazu!
8 Ez dago, Jauna, zu bezalako jainkorik;
zure egintzak paregabeak.
9 Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko zaizkizu,
zuri, Jauna, ohore ematera.
10 Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!
11 Erakustazu, Jauna, zeure bidea,
zurekiko leial joka dezadan.
Batu nire bihotza barnean,
zureganako begirunean bizi nadin.
12 Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut,
beti-beti ospatuko.
13 Bai handia niretzat duzun maitasuna:
Herio Leize sakonetik libratu nauzu!
14 Oi Jainko, harroputzek eraso didate,
gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza, zure ardurarik gabe.
15 Baina zu, Jauna, Jainko bihozbera eta errukiorra,
haserregaitza, onginahiz eta leialtasunez betea:
16 itzul niregana, erruki zakizkit,
eman indar zeure zerbitzari honi,
salba zeure zerbitzari apala.
17 Emadazu zeure ontasunaren ezaugarria!
Lotsaturik geldituko dira nire etsaiak,
zuk, Jauna, kontsolatzen eta laguntzen nauzula ikustean.